XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

es análisis funcional/fr analyse fonctionnelle/en functional analysis; application design

analisi organiko; Sin.: programa-diseinu

Analisiaren fasea, analisi funtzionalaren ondorengoa, datuen egitura eta tratamenduko algoritmo orokorrak diseinatzen dituena ordenadorerako. Ik. analisi funtzional.

es análisis orgánico; diseño de programa/fr analyse organique/en program design

analisi sintaktiko

Programa baten itzulpenaren fasea, instrukzioak lengoaiaren sintaxi aldetik egokiak diren egiaztatzen duena.

es análisis sintáctico/fr analyse syntaxique/en parsing; syntactical analysis

analisigile Ik. analista.

analista; Sin.: analisigile

Analisian iharduten duen pertsona.

es analista; analizador/fr analyste/en analyst

analista programatzaile

Ordenadorez tratatu ahal izateko, problemak analizatu eta gero hortik sortutako programazio-lanak egiten dituen pertsona.

es analista programador/fr analyste-programmeur/en programmer analyst

analizatu: Analisia egin.

es analizar/fr analyser/en analyze

analogiko

Informazioa tratatzeko eredu analogikoak erabiltzen dituzten sistemei edo transmisio-sistemei buruz esaten da, hau da, eredu edo modeloetan erabilitako aldagaiak jarraiak eta zenbaki errealei buruz proportzionalak direnean.

Digitalari kontrajartzen zaio.

es analógico/fr analogique/en analog

analogikotik digitalerako bihurtzaile. Ik. bihurgailu analogiko/digital.

AND. Ik. ETA.

AND zirkuitu. Ik. ETA zirkuitu.

anplitude-modulazio

Hitzak edo datuak uhin eramaile baten anplitude-aldaketen bidez errepresentatu eta transmititzen dituen modulazio-sistema.

es modulación de amplitud/fr modulation d'amplitude/en amplitude modulation